Bi jarduera eta gehiago

Guaixe 2022ko aza. 29a, 11:51

Abenduaren 2an, ostirala, horma irudia margotzen hasiko dira Intxostiapuntan. Abenduaren 3an, larunbata, Euskaraokea eginen dute Altsasuko gazte gunean. 

Altsasuko gazte agendaren barruan horma irudia margotzen hasiko dira abenduaren 2an, ostirala, 18:00etan. Abenduaren 11n bukatzea aurreikusten dute. Bestetik, abenduaren 3an, larunbata, Euskararen egunean, euskarazko abestien karaokea antolatu dute Intxostiapunta gazte gunean.