Atletismoa

Zubeztiako lasterketak 41 urte beteko ditu eta izena berria du

Guaixe 2022ko abe. 2a, 10:53

Agenduaren 8an, osteguna, Zubeztia Elkarteak antolatzen duen lasterketak Candi Arnanz I. Memoriala izena hartuko du, probaren sortzailetako baten omenez. 

Oinezko Lasterketa-Barricarte Memoriala izena zuen Altsasuko Zubeztia elkarteak abenduarean 8an, Ama Birjina Sortzez Garbiaren egunean, antolatzen duen lasterketa herrikoak. Altsasuko herri gunean prestatutako zirkuituari lau itzuli emanez jokatzen da, guztira, 10 kilometroko lasterketa, eta Zubeztia elkarte paretik, udaletxearen paretik, abiatuko da, abenduaren 8an, osteguna, 11:30ean. Antolakuntzan elkarteak Dantzaleku Sakana atletismo klubaren eta babesleen laguntza du. Izena Dantzaleku Sakana klubaren webgunean eman daiteke 3 eurotan edo egunean bertan 5 eurotan. 

Aurreko urtean, lasterketaren 40. edizioa jokatu zen, 37. Alberto Barricarte Oroimenezkoa izan zena. Aurten izen berria hartuko du Altsasuko proba herrikoiak; Zubeztia elakrteak erabaki du XLI. Zubeztia Elkartea Lasterketa - I. Candi Arnanz Memoriala izango dela, lasterketaren sortzaileetako bat eta bere garaian korrikalari izandakoaren omenez. Joan zen urtean zendu zen Arnanz. 

2021ean 153 korrikalarik parte hartu zuten eta Aitor Regillaga eta Maite Arraiza gipuzkoarrak gailendu ziren. Asier Estarriaga eta Ines Moreno izan ziren lehen sakandarrak.