Tradizioari jarraiki, Trasteando taldearen kontzertua

Guaixe 2022ko abe. 2a, 12:17
Trasteando taldea 2018ko kontzertuan. ARTXIBPA

Abenduaren 17an, larunbata, Altsasuko taldearen elkartasun emanaldia izanen da Iortia kultur gunean. 

Eguberrietako atarian ohiko kontzertu solidarioa eginen du Trateando taldeak abenduaren 17an, larunbata, 19:30ean, Iortia kultur gunean. Emanaldi arrakastatsuak izan ohi dira, eta hau ez da salbuespena izanen: sarrera gutxi gelditzen dira dagoeneko. 6 eurotan eros daitezke Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian eta irabazitakoa Gobernuz Kanpoko Erakunde edo elkartasun kasu baterako izanen da. Oraigoan Trasteandok "hemengo, hango eta nonahiko" abestiekin osatutako errepertorioa eskainiko du; "kantu xarmangarriak".