'El gran Maurice' zineforum filmaren emanaldia

Guaixe 2022ko abe. 2a, 14:50

Abenduaren 8an eta 11n, osteguna eta igandea, Craig Roberts zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean. 

Sinopsia: Maurice Flitcroften benetako istorioa kontatzen du. Maurice aita eta garabi operadorea da Ingalaterrako herri txiki batean, eta halako batean, bere lanpostua arriskuan ikusiko du herrialdearen ezegonkortasun ekonomikoaren ondorioz. Telebistan golf partida bat ikusi ondoren, Maurice jokoaz maiteminduko da eta munduko txapelketarik garrantzitsuenean parte hartzea erabakiko du, Open Britanikoan. Asmo finko horrek, ordea, badu atzean zulorik: Mauricek ez du inoiz golfean jokatu.

Fitxa artistikoa: Mark Rylance, Sally Hawkins, Rhys Ifans, Mark Lewis Jones, Johann Myers, Jake Davies, Alfredo Tavares, Jonah Lees, Barry Aird, Christian Lees, Ash Tandon, Genevieve Florence, Afsaneh Dehrouyeh, Pierre Bergman, Ross Forder, Claire Ashton, Sadao Ueda, Dai Tabuchi, Mike Capozzola, Jeanette Maskell, John Mcgrellis, Marc Bosch.

Emanaldiak

  • Abenduak 8, osteguna, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian. 
  • Abenduak 11, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian. 

Prezioa: 4,5 euro, Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian.