Atletismoa

Giro ederra Zubeztia Elkarteko Candi Arnanz Memorialean

Guaixe 2022ko abe. 13a, 13:30

Guztira 140 korrikalari lehiatu ziren eta Unai Ibarra arrasatearra eta Izaskun Beunza olaztiarra izan ziren irabazleak

Hotza eta haizea izan ziren eguneko protagonistak, baina ohi bezala giro ederrean jokatu zen izen berria mustu zuen proba beteranoak: Zubeztia Elkartea Lasterketa-I. Candi Arnanz Memoriala. Jabi Gasanz altsasuarra bigarren sailkatu zen.