Futbola

Altsasu, Eguberrietako oporretara seigarren

Guaixe 2022ko abe. 13a, 12:00

Emakumezkoen Preferente mailak atsedena hartuko du ilbeltzaren 14ra arte.

Emakumezkoen Preferente Mailako hamargarren jardunaldian altsasuarrek ez zuten punturik bildu

Igandean Emakumezkoen Preferente mailako hamargarren jardunaldiko partida jokatu zuen Altsasuk Oteizan, sailkapenaren goienean dagoen Idoiaren kontra. Partida zaila izango zela jakitun ziren altsasuarrak, baina hala ere zuten guztia eman zuten. 

Idoiak lidergoa eutsi nahi zuen eta hasieratik erasora atera zen. Hamabosgarren minuturako aurreratu zen, baina Altsasuk ongi eutsi zuen eta itxura ona eman zuen. Bigarren zatian bere horretan jarraitu zuen partidak, 51. minutuan Idoiak bigarrena sartu eta partida bideratu arte. Azken minutuetan hirugarren gola sartu zuten Oteizakoek, eta 3 eta 0 galduta itzuli ziren altsasuarrak etxera. 

Idoia da, berez, Emakumezkoen Preferente Mailako liderra (26 puntu), Mutilbera B bigarrena hiru puntura duela (23 puntu). Altsasu seigarren postuan dago (10 puntu) eta Eguberriak pasatu arte atseden hartuko du ligak. Ilbeltzaren 14 eta 15eko asteburuan jokatuko den hamaikagarren jardunaldian Altsasuk sailkapenean laugarren den Lagunak taldea hartuko du.