Futbola

Altsasuk ezin izan zuen Zizurren kontra

Guaixe 2022ko abe. 14a, 09:31

Erregional mailako hamabigarren jardunaldiak ez zuen punturik utzi

Erregional mailan dabilen Altsasu B taldeak Zizur izan zuen aurkari asteburuan jokatu zen ligako hamabigarren jardunaldian. Partida lehiatu eta entretenigarria eskaini zuten bi partidak, eta nor baino nor lehiatu ziren. Berdinketa izan zen norgehiagokaren ezaugarri nagusia, 49. minutuan Zizurrek penaltiz gola sartu zuenera arte. 

Bigarren zatian Altsasu partidari buelta ematen saiatu zen, baina markagailua ez zen mugitu, eta 1 eta 0 galduta itzuli ziren altsasuarrak Zizurtik. 

Erregional mailako laugarren multzoko liderra Beti Onak B taldea da (32 puntu), Arrotxapea B taldearekin puntutara berdinduta. Altsasu hamaikagarren da (11 puntu). Larunbatean Altsasu B taldeak Baztan B taldea hartuko du Dantzalekun, 15:30ean.