Opari trukaketa Intxostiapuntan

Guaixe 2022ko abe. 13a, 12:29

Abenduaren 16an, ostirala, lagun ezkutua eginen dute Altsasuko gazte gunean; abenduaren 17an, larunbata, pantaila handiak erabiltzeko aukera izanen da. 

Eguberrietako oporren atarian garai honetan egiten den lagun ezkutua opariak lagunen (edo senideen) artean elkatrukatzeko jarduera eginen dute Intxostiapunta gazte gunean abenduaren 16an, ostirala, 18:00etatik aurrera. Abenduarean 17an, larunbata, gazte agendaren barruan, bideojokoetara jokatzeko pantaila handiak jarriko dituzte, 17:30etik 20:30eran.