'Historias para no contar' gaurkotasunezko filmaren emanaldia

Guaixe 2022ko abe. 13a, 14:31

Abenduaren 15ean, 16an eta 18an, osteguna, ostirala eta igandea, Cesc Gayren filmaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean. 

Sinopsia: Noizbait egoera horietako protagonistak izan garelako, estali edo ahaztu nahi ditugun egoerak azaltzen ditu. Ustekabeko topaketak, une barregarriak edo erabaki absurduak, bost istorio, geure emozioak gobernatzeko ezintasunari begirada garratz eta errukiorra ematen diotenak.

Fitxa artistikoa: Chino Darín, Antonio de la Torre, Javier Rey, Anna Castillo, Àlex Brendemühl, María León, Eva Reyes, José Coronado, Alexandra Jiménez, Alejandra Onieva, Maribel Verdú, Nora Navas, Quim Gutiérrez, Brays Efe, Verónica Echegui, Javier Cámara, Eudald Font, Diego Molina Garau.

Emanaldiak

  • Abenduak 15, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur guneko areto handian. 
  • Abenduak 16, ostirala, 19:00etan, Iortia kultur guneko areto handian. 
  • Abenduak 18, igandea, 19:30ean, Iortia kultur guneko areto handian. 

Sarrerak
Iortia kultur guneko webgunean eta txarteldegian. 

  • Ikuslearen eguna (osteguna): 3,5 euro.
  • Aurretik erositakoa: 4,5 euro.