'Kepa Junkera: Berpiztu - Renacer' zineforum filmaren emanaldia

Guaixe 2022ko abe. 13a, 15:06

Abenduaren 15ean eta 18an, osteguna eta igandea, Fermín Aio zinemagilearen film dokumentalaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean. 

Sinopsia: 2018ko abenduaren 6an, Kepa Junkera eszenatokitik atera zen Ganten (Belgika). Desagertu egin zen, eskusoinua jotzeari utzi zion. Albisteek iktus bat aipatzen zuten, larrialdi-ospitaleratze bat, sendatze-prozesu bat, baina horren ondoren, ezer ez. Trikitixa eta euskal musika herrikoia maila gorenera igo zituen euskal artista, 32 urteko ibilbidean ia disko bat argitaratu zuena urtean, munduko euskal musikari ospetsuen bihurtu eta mundu osoko artistak euskaraz abestera animatu zituen autodidakta, arrastorik utzi gabe desagertu zen. Gero, bi urteko lan gogorra etorri zen, errehabilitazio latza, gorputzaren mugikortasuna berreskuratzeko, hitz egiten ikasteko, eskuak mugitzeko, burua biratzeko, jateko, bizitzen jarraitzeko. Izan ere, Kepak bizitzen eta sortzen jarraitzen du, arte, musika, poesia, pintura eta argazkigintzarekin hunkitzen. Emozio horren kontakizuna da dokumental hau.

Fitxa artistikoa: Dokumental; parte hartzen dute: Kepa Junkera, Ara Malikian, Santiago Auserón, Pablo Milanés, Pedro Guerra, Estrella Morente, Dulce Pontes, Joseba Tapia, Ibon Koteron.

Emanaldiak

  • Abenduaren 15ean, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur guneko areto txikian. 
  • Abenduaren 18an, igandea, 19:30ean, Iortia kultur guneko areto txikian. 

Prezioa
Iortia kultur guneko webgunean eta txarteldegian. 

  • Ikuslearen eguna (osteguna): 3,5 euro. 
  • Aurretik erositakoa: 4,5 euro.