Kamioiendako aparkalekuen aurtengo kuota

Guaixe 2022ko abe. 14a, 11:33
Altsasuko kamioien aparkalekua. ARTXIBOA

Hura borondatez ordaintzeko epea ilbeltzaren 15era artekoa da.

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, Altsasuko Udalak jakinarazi duenez, kamioiendako aparkalekuen 2022ko kuota borondatez ordaintzeko epea ilbeltzaren 15ean bukatuko da. Ordainagiriak helbideratuta dituzten garraiolariei zerga kontu korrontean ostegunean pasako diete. Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, diru bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.