Arnaldo Otegiren solasaldia Altsasun

Guaixe 2022ko abenduaren 14a

Abenduaren 19an, astelehena, EHBilduko koordinatzaile nagusia Iortia kultur gunean izanen da. 

Altsasuko EHBilduk Arnaldo Otegi Mondragon alderdiaren koordinatzaile nagusiaren solasaldia antolatu du abenduaren 19an, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunean. Otegi 2017tik koalizioaren koordinatzaile nagusia da, eta 2021an EHBilduren militanteen %88,4 koordinatzaile nagusi berraukeratu zuten. 

Abenduaren 15ean, osteguna, EHBilduk herri batzarra deitu du, 18:00etan, Gure Etxean. Bertan etorkizuneko erronkei buruz hitz eginen dute. 2023ko maiatzean izanen dira Udal hauteskundeak.