Eguberri argiak gaur piztuko dituzte

Guaixe 2022ko abe. 14a, 09:01

Zumalakarregi plazan jarritako konoa itzalita.

Orain artekoez aparte argi berriak gaur mustuko dituzte. Haiek 34.128,74 euroren (BEZ kanpo) truke erosi ditu. Argi gehienak asteazkenean piztuko dira. Baina Zumalakarregiko konoa Txantxari ludotekako haurrekin piztuko da ostegunean.

Altsasuko udalak eguberritako kanpoko argiztapenerako dekorazio elementuak eskuratzeko deialdia egin zuen. Bost enpresek eguberri argiz udala hornitzeko eskaintza egin zuten eta kontratazio mahaiak haien eskaintzak aztertu ondoren erabaki zuen Saltoki Suministros Electricos SM enpresaren eskaintzaren alde egitea. Udalak hari 34.128,74 euroko (BEZ kanpo) balioa duten eguberri argiak erosi dizkio. Guztiak LED teknologiakoak. Udalak aurretik zituenak eta erositako gehienak gaur piztuko ditu udalak. Zumalakarregi plazan jarritako 8 metro luze den konoa izan ezik. Hura bihar piztuko da, Txantxari ludotekako haurrak bertan direla. 

Javier Ollo Martinez alkateak azaldu duenez, ohi bezala honako kaleetan jarri dira eguberri argiak: Zelai (Isidoro Melero eta San Juan kaleen artean), San Juan (Altzania eta Zelai artean), Gartzia Xiemenez kalea (Zelai eta Bakea kaleen artean), Foru enparantza eta Zumalakarregi enparantza. Ollok jakinarazi duenez, erositako argiekin sekula eguberri argiztapenik izan ez duten kaleak argiztatuko ditu udalak, zehazki honakoak: Altzania (Erkuden eta San Juan artean), Erkuden (Frontoi zeharbidea eta Altzania artean), Iortia plaza eta Baratzako Bide enparantza.