Klinikaren eguneko zentroa eraberritu eta handitu nahi dute

Guaixe 2022ko abe. 15a, 08:42

Nekane San Romanek, Joseba Arregik, Patxi Goikoetxeak eta Javier Casteigek eman zuten ekimenaren berri. UTZITAKOA

Josefina Arregi itxuraldatzeko 75.000 euro bildu nahi dituzte, eta horretarako diru bilketa hasi dute, otsailaren 15era arte iraunen duena. 

Josefina Arrergi klinika psikogeriatrikoaren eguneko zentroa handitu itxuraldatu nahi dute, 28 urteko jardunaren ondoren premia duelako eta behar berriak sortu direlako. Horretarako, egungo eraikinaren ipar-mendebalean, kaleko atetik gertuen dagoen izkinan, 115 metro karratu handitu nahi dute eraikina.

Egitea aurreikusten diren lanak honakoak dira: kaletik zuzeneko sarbide berri bat, argiztapen naturala hobetzeko aukera emango duena; teilatuaren, lurzoruen eta fatxaden isolamendua hobetzea da, baita kanpoko arotzeriarena ere, eraikinaren energia eraginkortasun hobetzeko; energia berriztagarria sortzeko aerotermia sistema bat instalatu; kristalezko erizaintza kontrol gunea, erabiltzaileak hobeto kontrolatzeko; erizaintzako eta fisioterapiako gela bana, banakako esku-hartzea egiteko; eguneroko bizitzarako jarduera gela bat, jarduerak egiteko sukaldea izango duena; etxe giroko eta giro beroko materialak instalatzea; sukaldea eta egongela sortzea; sei bainugela egokitzea irisgarriak izan daitezen; sukalde jantokiko altzariak eta tresneria berritzea; energia eraginkortasuna (A+++) eta domotika (txartel teknologikoak eta bideozaintzako kontrol-sistemak) hobetzeko materiala eta etxetresna elektrikoak.

Diru ekarpenak Josefina Arregui-ren webgunearen bidez egin daitezke, txartel, bizum edo kontu-zenbaki baten bidez ekarpenak eginez. Gainera, zuzenean parte har daiteke La Caixa eta Laboral Kutxa banketxeetan ireki diren kontuen bidez. Partikularren kasuan, urteko 150 eurorainoko ekarpenetan urteko Errenta Aitorpenean emandako zenbatekoaren % 80raino berreskura daiteke. Eta 150 eurotik aurrera, gainera, kopuru hori gainditzen duen dohaintzan emandako zenbatekoaren % 35 itzultzen da. Dohaintzak egiten dituzten enpresek ere kuota likidoaren kenkari fiskalak jaso ditzakete emandako zenbatekoen gaineko sozietateen zergan, % 20rekin. Zerga-tasaren araberako zerga-aurrezpena dohaintzaren % 48raino irits daiteke.