Saskibaloia

CBASK-en asteburu borobila

Guaixe 2022ko abe. 16a, 10:00

Gizonezkoen Bigarren Maila Interautonimikoko eta Bigarren Maila Autonomikoko partidak irabazi ditu talde altsasuarrak. Emakumezkoen Lehen Senior Mailan CBASK-ek ez zuen jardunaldirik jokatu

Gizonezkoen Bigarren Maila Interautonomikoan bederatzigarren jardunaldia jokatu zen eta Narum CBASK talde altsasuarrak bere hirugarren garaipena lortu zuen jarrian, Buenos Aires Liceo Monjardini partida oso estuan 60 eta 61 irabazi eta gero, urrea balio duen puntuan. 

Logrobasket da Bigarren Maila Interutonomikoko lider berria (17 puntu), eta Narum CBASK talde altsasuarra laugarren postura igo da, partida bat gutxiagorekin (14 puntu). Denboraldi bikaina daramatzate altsasuarrek. Asteburuan hamargarren jardunaldia dago jokoan eta larunbatean, 20:20ean, Narum CBASK-ek sailkapenean bigarren den Navasket taldea izango du aurkari, Iruñean. Lidergoa dago jokoan eta partida gogorra dute aurretik altsasuarrek.

Gizonezkoen Bigarren Maila Autonomikoan bederatzigarren jardunaldia jokatu zen asteburuan eta CBASK Ifuel taldeak garaipen garrantzitsua lortu zuen Gazte Berriak taldeari nagusitasunez 73 eta 52 irabazi eta gero. 

Selco Electronica da lider berria (17 puntu) eta CBASK-Ifuel taldea zazpigarren postura igo da (12 puntu). Asteburuan ez dago jardunaldirik. Larunbatean Anaquel IES Valle del Ebro taldea izango du aurkari CBASK-Ifuel taldeak, 18:00etan, Tuteran. 

Emakumezkoen Lehen Senior Mailan bederatzigarren jardunaldia jokatu zen asteburuan baina bertan lehiatzen den CBASK-Xabi Gorriz Tattoos taldeko neskek Larraona Claret taldearen kontra jokatu beharreko partida ilbeltzaren 24ra atzeratu zuten. Sailkapenean, Navarro Villoslada B taldeak jarraitzen du lider (17 puntu) eta CBASK laugarren da (12 puntu), partida bat gutxiagorekin. Larunbatean, 19:00etan, talde altsasuarrak sailkapenean hirugarren eta arerio zuzena den Universidad de Navarra izango du aurkari, OPUS-eko Unibertsitateko egoitzan.