Eguberri musikatuak

Guaixe 2022ko abe. 16a, 13:45

Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako ikasleek zenbait emanaldi emanen dituzte: abenduaren 21ean, Urte amaierako kontzertua; abenduaren 23an, haize metal taldeen kalejira; abenduaren 24an, koroak eta abenduaren 29an, saxo taldeen kalejira. 

Eguberrietako oporretara joan aurretik, Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako ikasleek emanaldia eginen dute abenduaren 21ean, asteazkena, 18:30ean, Iortia kultur gunean. Abenduaren 23an, ostirala, 19:30ean, Haize metal taldeak kalejira eginen du gabon kantekin herria girotzeko. Bestetik, Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako koroa abenduaren 24an, larunbata, 12:00etan, Mari Domingirekin egonen da. Abenduaren 29an, osteguna, 19:00etan, musika eta dantza eskolako saxo taldeen kalejira izanen da.