Eguberrietarako egitaraua antolatu du AGAk

Guaixe 2022ko abe. 19a, 13:44

Neguko oporretan hainbat ekimen antolatu ditu Altsasuko Gaztetxeak; hilaren 22an ikasle jaialdia, 24an taloak, 30ean lehiaketa, 31n brindisa, urtarrilaren 3an film aurkezpena, 5ean elkartasun gaua eta 7an mus txapelketa. 14an Magic txapelketa eginen dute. 

AGAbonak ospatuko dituzte Altsasuko Gaztetxean, neguko oporretarako antolatutako egitarauarekin. Abenduaren 22an, ostegunean, hasiko dira programaren ekitaldiak eta urtarrilaren 14an, larunbata, Eguberri garaia pasatuta bukatuko dute. Kontzertuak, proiekzioak, lehiaketak eta abar izanen dira. 

AGAbonak 

Abenduak 22 osteguna
Ikasle Abertzaleak-ek antolatutako Ikasle Jaialdia

  • 22:00 Gaztetxearen irekiera.
  • 00:00 Kontzertuak: Lukiek eta TOC.

Abenduak 24 larunbata

  • 19:30 Taloak, Gure Etxean.

Abenduak 30 ostirala

  • 22:30 AGA Caigo show-lehiaketa, gaztetxean. 

Urtarrilak 1 igandea

  • 01:00 Elkartasun brindisa, gaztetxean. 

Urtarrilak 3 asteazkena

  • 19:00 Oñatiko gaztetxeak egindako Mari filmaren aurkezpena, gaztetxean. 

Urtarrilak 5 osteguna
Elkartasun gaua

  • 00:00 Kontzertua: Alerta Gorria eta Sofokaos taldeak. 

Urtarrilak 7 larunbata

  • 16:00 Mus txapelketa. 
    Izen ematea: 5 euro bikoteko. 

Urtarrilak 14 larunbata

  • 10:00 Magic The Gathering txapelketa, gaztetxean.