Partida 'genuinoa' Dantzalekun

Guaixe 2022ko abe. 20a, 10:07
Osasuna Genuine taldeko jokalariak. @OSASUNA

Abenduaren 20an, asteartea, Genuine futbol ligako lagunartekoa jokatuko da Altsasuko futbol zelaian. 

Osasuna Genuine eta Eibar Genuine taldeek lagunarteko partida jokatuko dute abenduaren 20an, 17:30etik aurrera, Altsasuko Dantzaleku futbol zelaian. Bi taldeek Espainiako LaLiga Genuine Santader lehiaketan jokatzen dute. Behar bereziak dituzten jokalariek osatutako taldeek parte hartzen dute liga honetan. LaLiga fundazioak kudeatzen du eta futbol profesionalaren aniztasunaren eta inklusioaren aldeko konpromisoa erakusten du.