futbola

Berdinketarekin despedituko du urtea Altsasu erregionalak

Guaixe 2022ko abe. 20a, 10:50

Erregional mailako hamahirugarren jardunaldiak puntu banaketa utzi zuen Dantzalekun

Erregional mailako Altsasu B taldeak Baztan B taldea hartu zuen larunbatean Dantzalekun eta partida oso borrokatuan ez zen golik egon. Bi taldeak berdinketa hausten saiatu ziren, baina baloiek ez zuten sartu nahi izan eta partida husnako berdinketarekin eta puntu banaketarekin despeditu zen. 

Erregional mailako liderra Rotxapea B taldea da (35 puntu) eta Altsasu hamabigarren da (12 puntu). Eguberrietako oporren ondoren, ilbeltzaren 14an edo 15ean, sailkapenean hamargarren eta arerio zuzena den Beti Kozkor B taldearen kontra jokatuko du Altsasu B taldeak, Lekunberrin.