Mari eta bere izakiak panpinak dira

Guaixe 2022ko abe. 20a, 10:55

'Tea en la azotea' artistaren 'Mari jainkosa eta bere izakiak' erakusketa Iortia kultur gunean urtarrilaren 8ra arte ikusgai dago. 

Gabriela Barrio Tea en la azotea  trapuzko panpinekin mundu magikoak sortzen ditu eta oraingoan Mari jainkosaren mundua sortu du Mari jainkosa eta bere izakiak erakusketan. Urtarrilaren 8ra arte ikusgai dago Iortia kultur gunean. Marirekin batera Basajaun, Tartalo, amalurra, lamiak eta bestelako izakiak agertzen dira, bai trapuzko panpin bezala bai irudien bidez. Ikus-entzunezko bat ikusteko aukera ere dago. Erakusketa astelehenetik ostiralera 17:30etik 20:00etara, larunbatetan ikuskizuna baino ordu bat lehenago eta igandetan 18:30etik 20:30era egonen da zabalik.