Haize Berriak bandaren 25. urteurren festa

Guaixe 2022ko abe. 20a, 10:31

Abenduaren 30ean, ostirala, Sakanako bandak kontzertu berezia emanen du Burunda frontoian. Bandarekin batera hainbat lagun ariko dira. 

Haize Berriak bandak 25 urte bete ditu eta ospatzeko abenduaren 30ean, larunbata, 19:30ean, "sorpresaz" beteriko kontzertua emanen dute Altsasuko Burunda frontoian. Sakanako hemezortzi taldek parte hartuko dute: Etxarri Aranazko eta Erkudengo Ama abesbatza, Erkuden Ezeolaza, Irantzu Gonzalez dantza eskolako dantzariak, Txorongo Txaranga, Los del Rayo, Enrike Zelaia, Trasteando, Altsasuko Erraldoiak, Eztanda Txaranga, Altsasuko inauteri batzordea, Gaiteroak, Iskiza Sakanako gimnastak, Etorkizuna dantza eskolako dantzariak, Altsasuko Txistulariak, Deserrite eta Elektrokela Elektrotxaranga, baita Haize Txikiak banda ere.

Lagunez inguratutako ospakizun handian ere Haize Berriak bandak Joselu Ruiz de Gordoak konposatutako Sakana izeneko obraren mustutzea eginen dute. 

Sarrerak Iortia kultur gunearen txarteldegian edo webgunean eros daitezke 5 eurotan eta bazkideek eta 12 urtetik beherakoek 2 eurotan.