Saskibaloia

CBASK Interautonomikoa, gelditu gabe

Guaixe 2022ko abe. 22a, 11:00

Liga hasiera ona izan dute CBASK taldeek.

Gizonezkoen Bigarren Maila Interautonomikako CBASK taldeak laugarren garaipena lortu zuen jarraian. Bigarren Maila Autonomikoan eta Emakumezkoen Lehen Senior Mailan, aldiz, CBASK-ek ez zuen zortea alde izan

Gizonezkoen Bigarren Maila Interautonomikoan hamargarren jardunaldia jokatu zen eta Narum CBASK talde altsasuarrak goraldian jarraitzen du, bere laugaarren garaipena lortu baitzuen jarrian, kasu honetan lidergoa jokoan zuen Navasket taldeari partida oso lehiatuan 65 eta 76 irabazita. 

Logrobasketek eutsi dio Bigarren Maila Interutonomikoko lidergoari (19 puntu), eta Narum CBASK talde altsasuarrak ere laugarren postuan jarraitzen du, partida bat gutxiagorekin (16 puntu). Eguberrietako oporren ondoren, ilbeltzaren 14an Narum CBASK-ek sailkapenean bosgarren eta arerio zuzena den Aguerri Larraona Claret taldea hartuko du Zelandin, 18:00etan. 

Gizonezkoen Bigarren Maila Autonomikoan hamargarren jardunaldia jokatu zen asteburuan eta CBASK Ifuel taldeak hiru puntu xixtriñengatik galdu egin zuen Anaquel IES Valle del Ebro taldearen kontra, 65 eta 63, partida oso estuan. 
Selco Electronica taldeak jarraitzen du lider (18 puntu) eta CBASK-Ifuel taldea zortzigarren postura jaitsi da (13 puntu). Eguberrietako oporren ondoren, ilbeltzaren 14an, 16:00etan, CBASK Ifuel taldeak sailkapenean hirugarren den Marcilla Basket hartuko du, Zelandin. 

Emakumezkoak
Emakumezkoen Lehen Senior Mailan hamargarren jardunaldia jokatu zen asteburuan eta Universidad de Navarra arerio zuzenaren kontra jokatu zuen CBASK-Xabi Gorriz Tattoos taldeak. Universidad de Navarrako neskek agindu zuten eta, azkenean, 67 eta 34 irabazi zieten altsasuarrei. 
Navarro Villoslada B taldea da liderra (18 puntu) eta CBASK-Xabi Gorriz Tattoos taldea laugarren postuan dago (13 puntu). Gabonak pasa ondoren, ilbeltzaren 14an, talde altsasuarrak sailkapenean seigarren den San Cernin taldea hartuko du Zelandin, 18:00etan.