Ipuin kantalariak Iortian

Guaixe 2022ko abe. 21a, 09:56

Abenduaren 28an, asteazkena, 'Kikimuya, animaliak eta zu' ipuinaren kontakizuna musikatua eginen dute Altsasuko kultur gunean. 

Musas y Fusas ipuin kantariek Kikimuya, animaliak eta zu ipuinaren kontakizun musikatua eginen du abenduaren 26an, astezkena, 12:00etan, Iortia kultur gunean. Animaliak ardatz dituen ipuinaren bidez poza, magia, lotura, maitasuna, adiskidetasuna, garapena, entzutea, enpatia, sentsibilitatea eta abar lantzen dira. Baita maitasuna ere. 2 eta 8 urte bitarteko haurrei bideratuta dago, eta sarrera doakoa da baina aurretik gonbidapena hartu behar da Iortia kultur guneko txarteldegian edo webgunean (sarrera oso gutxi gelditzen dira). 

Urtarrilaren 4an, asteazkena, Musas y Fusas konpainiak Tum Tum Clap gorputzarekin perkusioa egiteko tailerra emanen du Iortia kultur gunean.