Tum Tum Clap tailerra Altsasun

Guaixe 2022ko abe. 21a, 10:08

Urtarrilaren 4an, asteazkena, Musas y Fusas konpainiak gorputz perkusio ikastaroa emanen du Iortia kultur gunean. 

Urratsez urrats gorputz perkusioko koreografia bat modu oso dinamikoan eta parte hartzailean ikasiko dute Musas y Fusas konpainiako Maria eta Olaia musikagileekin Tum Tum Clap tailerrean. Urtarrilaren 4an, asteazkena, 12:00etan, Iortia kultur gunean izanen da, eta 5 eta 12 urte bitarteko haurrei bideratuta dago. Dagoeneko sarrerak agortu dira. 

Abenduaren 28an, asteazkena, Musas y Fusas konpainiak Kikimuya, animaliak eta zu ipuina musikaren bide kontatuko dute, Iortia kultur gunean.