Osasuna, Eibar eta Alaveseko kadeteak, Altsasun

Guaixe 2022ko abe. 21a, 12:47

Osasunako kadeteak partida batean. @OSASUNA

Abenduaren 22an, osteguna, futbol taldeen kadeteen triangeluarra izanen da, Dantzalekun

Futbol topaleku izanen da berriz ere Dantzaleku. Osasuna Genuine eta Eibar Genuine taldeen partidaren ondoren, abenduaren 22an, osteguna, 16:00etan, Osasuna, Eibar eta Alavse klubetako kadeteen taldeek triangeluarra jokatuko dute Altsasuko futbol zelaian. Hiru euskal klub garrantzitsuetako harrobia ikusteko aukera izanen da.