40. urteurren ospakizuna

Guaixe 2022ko abe. 22a, 11:26

Erkudengo Ama Abesbatza Eguberrietako kontzertua. IRENE BERAMENDI

Altsasuko Erkudengo Ama Abesbatzak lau hamarkada bete ditu eta aurreko ostiralean, abenduaren 17an, Eguberrietako kontzertu berezi batekin ospatu zuen. 

Altsasuko eliza bete zen Erkudengo Ama abesbatzak eman zuen Eguberrietako kontzertuaz disfrutatzeko. Aurtengoa, aldiz, berezia zen; abesbatzak 40 urte bete ditu eta urte amaierako kontzertua ospatzeko baliatu du. Gainera, bigarren urteurren bat ospatu zuten ere Inma Arroyok 25 urte betetzen ditu korala zuzentzen. 

Ospakizun handian koroko kideak eta zuzendariak izandakoak gonbidatu zituzten eta guztira 80 bat ahots batu ziren. Abeslariak ez ziren bakarrik egon, eta haiekin Enrike Zelaia akordeoilaria, Josetxo Lunbreras perkusionista, Erkuden Ezeolaza eta Itziar Maiz bakarlariak eta Ainhoa Beramendi piano jotzailea egon ziren ere.