Gimnasia erritmikoa

Erakustaldi mundiala

Guaixe 2023ko urt. 9a, 10:15

Gimnastak, agurtzen. ISKIZA SAKANA

Sakanako ia 90 gimnastak parte hartu zuten Iskizako Gabonetako erakustaldian

Abenduaren 17an Zelandi kiroldegia bete egin zen Iskiza Sakana Gimnasia Erritmikoko taldeek –eskola, Nafar Kirol Jokoetako taldea eta oinarrizko mailako taldea– eta Olaztiko Sutegi taldeko eta Arbizuko eskolako gimnastek eskainitako Gabonetako erakustaldia ikusteko. Ikasturtean barna mimoz prestatutako denetariko koreografia eta ariketak eskaini zituzten, eta Sakanako gimnastak zoragarri aritu ziren. 
Iskizako koordinatzaile Olaia Agirrek azaldu duenez, ia 90 gimnastak parte hartu zuten erakustaldian, "eta oso ongi atera zen guztia. Oso pozik gaude, ikasitako guztia primeran erakutsi baitzuten".