'A todo tren 2: Ahora son ellas' gaurkotasunezko filmaren emanaldia

Guaixe 2022ko abe. 22a, 15:45

Abenduaren 22an, 23an eta 25ean, osteguna, ostirala eta igandea, Santiago Seguraren filmaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean. 

Sinopsia: Duela urtebete Ricardo (Santiago Segura) eta Felipe (Leo Harlem), haurrak udaleku batera eramateko ardura zutenak, trenetik kanpo geratu ziren, haurrak barruan utzita. Harrezkero, Clara (Paz Vega) ez da haiekin fio, eta aurten haurrak berak eramatea erabaki du, Susana (Paz Padilla) lagunaren laguntzarekin. Hala ere, orain haiek izango dira istripu baten ondorioz haurrengandik bereiziko direnak. A todo tren. Destino Asturias filmaren jarraipena da.

Fitxa artistikoa: Paz Vega, Paz Padilla, Santiago Segura, Leo Harlem, Luna Fulgencio, Sirena Segura, Alan Miranda, Eneko Otero, Florentino Fernández.

Emanaldiak

  • Abenduaren 22an, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur guneko areto handian. 
  • Abenduaren 23an, ostirala, 19:00etan, Iortia kultur guneko areto handian. 
  • Abenduaren 25ean, igandea, 19:30ean, Iortia kultur guneko areto handian. 

Prezioa
Iortia kultur guneko txarteldegian eta webgunean. 

  • Ikuslearen eguna (osteguna): 3,5 euro. 
  • Aurretik erositakoak: 4,5 euro.