San Silvestrea txirrindulan

Guaixe 2022ko abe. 22a, 10:06

Abenduaren 31ean, larunbatean, 28. Urbasako Igoera antolatu du Altsasuko Kirol Elkarteak. 

Urtezahar egunean, abenduaren 31n, San Silvestre lasterketak egitea ohitura da, eta Altsasun txirrindulan egiteko aukera ere badago. Altsasuko Kirol Elkarteak antolatuta XXVIII. Urbasako Igoera edo San Sivestre Zikloturista martxa izanen da. 12:00etam Dantzalekutik aterako dira txirrindulariaketa Urbasako gainaraino helduko dira. Izen ematea egunean bertan 09:30etik 11:45era izanen da, 10 eurotan. Parte hartzaileek kamiseta bat jasoko dute opari. Proba ez lehiakorra da eta 18 urtetik gorakoek parte har dezakete.