Altsasuko betiko San Silvestrea

Guaixe 2022ko abe. 22a, 10:21

Abenduaren 31an, larunbata, Nafarroako urte amaierako tradiziozko lasterketa zaharrena jokatuko da, beste behin, Altsasun. Lasterketa iraun bitartean trafikoa moztuko dute. 

Altsasuko 42. San Silvestrea jokatuko da aurten, Mario Lopezen Memoriala izanen dela, lasterketan hamazazpi urtez gailendu zen korrikalari altsasuarraren omenez. Altsasuko San Silvestrea abenduaren 31n, larunbata, jokatuko da arratsaldez. 18:00etan haurren mailako lasterketak hasiko dira. Ibilbidea aldatu dute eta ez dira Foru plazan bakarrik jokatuko; Gartzia Ximenez kalera ere zabalduko dira. 14 urtera arte ariko dira proba hauetan, aurrebenjamin, benjamin, kmimuak eta haurren maila. Izena ematea egunean bertan egin daiteke, doan. 

Helduen proba 19:00etan hasiko da, udaltxearen aurrean. Bost kilometroko ibilbidea osatu beharko dute korrikalariek, ibilbidea trafikoari guzitz itxiko dute 18:45etik 19:45era. Dantzaleku Sakana klubaren webgunean eman daiteke izena abenduaren 30era arte bost eurotan; bazkideek doan. Dantzaleku Sakanak Tritaloi taldearen laguntza izanen du antolakuntzan. June Kintana disko jaurtitzaile bakaikuarra gonbidatu dute.

Bukaeran sari banaketa izanen da, eta zenbait zozketa eginen dituzte ere.