Festa berezia Intxostiapuntan

Guaixe 2022ko abenduaren 23a

Abenduaren 23an, ostirala, zozketa bat eginen dute Altsasuko gazte gunean. 

Eguberrietako oporretako atarian, abenduaren 23an, ostirala, Party zozketa ekimena eginen dute Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean, 18:00etatik aurreran. 

Hurrengo astean, urte amaiera festa eginen dute abenduaren 30ean, ostiralean, 17:00etatik 01:00etara. 3 eurotan afaria egonen da eta DJ Death Bassek musika jarriko du. Egun berean Sexgune zerbitzua egonen da ere, 17:30etik 20:30era; urteko azkena.