Urte amaierako festa Intxostiapuntan

Guaixe 2022ko abenduaren 23a

Abenduaren 30ean, ostirala, urte amaiera gaua ospatuko dute Altsasuko kultur gunean. 

Intxostiapunta gazte gunean urtea despeditzeko festa handia eginen dute abenduaren 30ean, ostirala, 17:00etatik 01:00etara. Hiru eurotan afaria eginen dute eta DJ Death Bassekin dantzaldia izanen dute. Egun berean Sexgune zerbitzua egonen da ere, 17:30etik 20:30era, urteko azkena.