'Ana de día' filmaren emanaldia

Guaixe 2022ko abe. 23a, 12:46

Abenduarne 26an, astelehena, Andrea Jaurrieta zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean, Filmoteka Nafarroan programaren barruan. 

Filmoteka Nafarroan programaren urteko azken emanaldia izanen da abenduaren 26an, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunean. Andrea Jaurrieta zinemagile nafarraren Ana de día filmaren proiekzioa izanen da, eta ondoren zuzendariarekin hitz egiteko aukera izanen da ere. 

'Ana de día' filma

Sinopsia: Ana gazte formala da, klase ertain tradizionaleko familia batean hezia. Zuzenbideko doktoretza amaitu, enpresa batean lanera sartu eta ezkontzear dago, baina ez da gauzatuta sentitzen. Halako batean, jakin du bere lekua hartu duela haren berdin-berdina den beste batek, eta erantzukizun eta betebehar guztiak bete dituela. Lehen aldiz erabat librea dela ohartuta, Anak bere anonimatu eta askatasun berria esploratzea erabaki du, mugak probatuz eta bere existentziaren zentzua bilatuz. Baina errutina ere bizitza berrira iritsiko da eta galdera batek atsekabetuko du: posible al da norberarengandik ihes egitea?

Fitxa teknikoa: Ingrid García Jonsson, Mona Martínez, Fernando Albizu, Álvaro Ogalla, Iñaki Ardanaz, Mamen Godoy, Antonio Ponce, Abel Serbouti, Iván Luis, Irene Ruiz, María José Alfonso, Gabriela Fernandez Molero, Carla de Otero, Francisco Vidal.

Emanaldia: Abenduaren 26an, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur guneko areto handian. 

Prezioa: euro bat (Iortia kultur guneko txarteldegian eta webgunean).

Sariak

  • 2018: Goya Sariak: Zuzendari berri onenerako izendatua
  • 2018: Malagako Jaialdia: lehiaketarako Film Luzeen Sail Ofiziala
  • 2018: Feroz sariak: Kartelik onenaren sarira izendatua