Erregeen mezulariek gutunak jasoko dituzte

Guaixe 2022ko abe. 23a, 15:12

Ilbeltzaren 3an, asteartea, Mendebaldeko Hiru Erregeen ordezkariak izanen dira Altsasun haurren gutunak jasotzen. 

Trakatan, trakatan hiru erregeak iritsiko dira Sakanara ilbeltzaren 5ean, gauez opariak banatzeko; baina aurretik haien ordezkariak edo mezulariak Altsasuko plazan izanen dira gutunak jasotzen. Ilbeltzaren 3an izanen da; 18:30ean ordezkariak Zelanditik aterako dira 19:00etatik aurrera plazan egonen dira haurren eta gazteen gutunak hartzen. 

Ohitura zen ordezkariekin topaketa frontoian egitea, baina pandemiagatik Foru plazara lekualdatu zuten aurreko urtean eta esperientzia onaren ondoren aurten errepikatzea erabaki dute.