Pandemiagatik bi aldaketa nagusi izan ziren 2022ko Santa Agedako kintoen ospakizunetan Altsasun; alde batetik, festa ospatzeko adina urte batez atzeratu zen eta 19 urte betetzen dituzten gazteek dira orain kinto eta, bestetik, ohituraz urtarrilaren 6an Altsasuko udaletxean egiten zen kintoen errege eta errreginen zozketa Foru plazan egin zen. Aurtengo esperientzia ona kontuan hartuta, Altsasuko Udalak 2023ko kintoen buruzagien hautaketa plazna egitea erabaki du, beraz, 2023an 19 urte dituzten gazteek urtarrilaren 23an, ostirala, 12:00etan, Foru plazan eginen dute buruzagien hautaketa. Eguraldi txarrarekin Gure Etxean eginen dute ekitaldia. Naipeen zoriaren bidez jakinen dutenen nortzuk izanen diren haien errege, erregin eta bigarren errege eta erregin.