Pintxo onenaren bila Intxostiapuntan

Guaixe 2022ko abe. 23a, 14:36

Ilbeltzaren 6an eta 7an, ostirala eta larunbata, mahai jolasak eta pintxo txapelketa izanen dira Altsasuko kultur gunean. 

Urte berriarekin eta oporren azkeneko txanpan bi ekimen antolatu dituzte Intxostiapunta gazte gunean, ilbeltzaren 6an, ostirala, eta 7an, larunbata: mahai jolasak eta pintxo txapelketa, hurrenez hurren. Ilbetzaren 6an, 18:00etatik aurrera, bazkaloste lasai izateko aukera izanen da Altsasuko gazte gunean partxiarekin, okaren jolasarekin eta abarrekin. Bestetik, ilbeltzaren 7an, 18:00etatik aurrera eta 1,5 euroren truke, pintxo txapelketan parte hartzeko izanen dute gazteek.