Errege egunean ohiko karta bidezko zozketaren bidez aukeratu zituzten 44 mutilen arteko buruzagiak. Eta berehala hasi ziren jota eta porrusalda dantzatzen ikasteko saioetara joaten. Luis Mari Lopezek mutilak hartu zituen lehenik, ″okerren dantzatzen dutelako″. Kintoen beste kezka bat Foru plazako kioskoa zen. Hura berritzeko lanak Santa Ageda egunerako bukatuta egonen ote ziren. Ilbeltzaren 31rako despedituta izanen zirela esan zieten udaletik.