1998-01-10

Pilota txapeldunak

Guaixe 2023ko urt. 17a, 10:00

Bi hilabete iraun zuen 

X. Sakanako pilota txapelketaren antolaketa edizio hartan Altsasuko Pilotajauku klubari egokitu zitzaion  azaroaren 8an hasi eta ilbeltzaren 10ean despeditu zen. Bi hilabetez aurrebenjamin eta kadete maila arteko haur eta gazteek elkarrekin neurtu zuten frontoian zuten abilezia. Finalak Altsasuko Burunda pilotalekuan jokatu ziren publiko ugari lekuko zela, eta ondoren garaikurrak banatu zituzten.