Altsasuko Berdintasun planaren ebaluazioa egiteko batzarra

Guaixe 2023ko urt. 10a, 11:11
Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako berdintasun planaren aurkezpena. ARTXIBOA

Ilbeltzaren 10ean, asteartea, Altsasuko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak deituta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana ebaluatzeko batzar irekia eginen dute Gure Etxean. 

Altsasuko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Planaren ebaluazioa eginen du eta horretarako herritarren parte hartzea eta iritzia behar du. Ilbeltzaren 10ean, asteartea, 18:00etatik 20:30ean, Berdintasun planaren nondik norakoak azaltzeko eta altsasuarren iritziak jasotzeko batzar irekia eginen dute, Gure Etxea eraikinean, eta zerbitzuko arduradunek parte hartzeko deia zabaldu dute.