Osasun Publikoaren aldeko elkarretaratzea

Guaixe 2023ko urt. 10a, 13:27

Ilbeltzaren 18an, asteazkena, Sakanako Osasun Publikaoren aldeko Plataformak elkarretaratzea deitu du Altsasuko Osasun etxearen aurrean. 

Altsasu, Olazti eta Ziordiko osasun zonaldeak bizi duen "egoera prekarioa" salatzeko elkarretaratzeak deitu ditu Sakanako Osasun Publikoaren aldeko Plataformak ilbeltzeko asteazkenean, eta hirugarrena ilbeltzaren 18an, asteazkena, 12:00etan, Altsasuko osasun etxearen aurrean elkartuko dira berriz.  Gainera, herritarren haserrea salatzeko erreklamazio orri kanpaina antolatu dute ere. Norberaren datuekin batera gaztelaniaz prestatu duten testu bat jarri beharko da erreklamazioan. Osasun karpeta pertsonaletik egin daiteke erreklamazioa. 

Altsasu, Olazti eta Ziordiko osasun zonaldean lehen mailako arretako sei plaza eta pediatria bat eta erdi plazak egon beharko ziren eta gaur egun bi eta hiru plaza eta pediatriako bat daudela salatu du plataformak. Hainbat egunetan medikurik ez direla egon salatu dute ere.