'Me llamo Violeta' dokumentalaren emanaldia

Guaixe 2023ko urt. 10a, 13:34

Ilbeltzaren 11n, asteazkena, haur transexualitatearen inguruko film dokumentalaren emanaldia izanen da Altsasun. 

Me llamo Violeta. ¿Tú que eres niño o niña? film dokumentalean bi familia oso desberdin agertzen dira baina biek gauza amankomun bat dute: adingabe transgenero bat dute. Violeta 11 urte bete ditu eta aspaldi bazekien neska izena eta neska bezala jantzi nahi zuela. Gurasoak, ezjakintasunetik, identitate berria onartzen kostatu zitzailen, baina orain Violeta zorintsu da. Beste pertsonaia batzuen bidez film dokumentalak transexualek bizi behar dituzten erronka legalak eta osasun erabakiak azaltzen ditu. Ilbeltzaren 11n, asteazkena, 21:30ean, Me llamo Violeta film dokumentalaren emanaldia izanen da Altsasuko Haritza tabernan.