Trintxenzahar abesbatzaren kontzertua

Guaixe 2023ko urt. 10a, 13:59
Trintxenzahar abesbatza. UTZITAKOA

Ilbeltzaren 14an, larunbata, Erkudengo Ama abesbatzak gonbidatuta, Pasaiako koroak emanaldia emanen du, Iortia kultur gunena, 

Pasaiako Trintxerzahar Abesbatzak Altsasuko Iortia kultur gunean kontzertua emanen du, Erkudengo Ama abesbatzaren eskutik. Kontzertua 20:00etan izanen da eta sarrera doan da. Trintxenzahar abesbatza 1994. urtean sortu zuten Trintxerpeko Carmego elizaren eraikuntzaren lehen harria jarri zeneko 50. urteurreneko ospakizunerako. Los Triples haurren eskolania biltzea izan zen urteurrenaren ekitaldietako bat, 1954. urtean elizaren mustutze mezan parte hartu zuten beridnak. Hainbat kidek parte hartu zuten emanaldia eta abesbatza bat sortzea erabaki zuten. Gaur egun ere zuzendari izaten jarraitzen duen Daniel Soliño aukeratu zuten. 

Abesbatzak musika ezagutza handia du eta leku askotan ibili da kantuan Euskal Herrian zehar baita kanpoan ere. 25 kidek osatzen dute koroa eta Trintxerpeko Carmengo festetan pregoian aritzen dira, baita Pasaiako zenbait ekitaldi eta jardueratan ere. Altsasuko kontzertuko errepertorioa denetarikoa izanen da: Festara, Hai veñen os meus amores, Beti maite, La Mulata, Boga, boga, Illunavarra, O Galopin, Goizeko izarra, Borrachito, Euskal Herriko eta Maitia nun zira, Erkudengo Ama Abesbatza anfitroiarekin batera abestuko dutena.