Mendia

Altsasuko Mendigoizaleekin federatzeko aukera

Guaixe 2023ko urt. 16a, 10:00

Altsasuko Mendigoizaleak taldeko ordezkariak, Hiru Mendizerrak martxarengatik saria jaso zutenean. ARTXIBOA

Ilbeltzaren 22ra arteko epea dago

Nafarroako Mendi Federazioan federatzeko aukera eskaintzen du Altsasuko Mendigoizaleak klubak, ilbeltzaren 22ra arte. Horretarako interesatuek astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara Altsasuko Mendigoizaleen egoitzatik pasa daitezke, Altsasuko Erkuden kaleko 8. zenbakitik, beharrezko tramiteak egitera. 

Epe hori pasata federatu nahi dutenek ostiraletan izango dute aukera, 18:00etatik 20:00etara edo Altsasuko Mendigoizaleak taldera whatsAppa bidaliz (683 316 025).