pilota

Binakakoa Altsasun

Guaixe 2023ko urt. 12a, 09:52

Otsailaren 12an, igandea, promozioko eta maila nagusiko pilota partidak izanen dira Burunda pilotalekuan. Ezkurdia eta Martija bikoteak jokatuko du. 

Binakako Pilota Txapelketa otsailaren 12an, igandea, Altsasura iritsiko da, herriko kintada ospakizunen biharamunean. Jaialdia 17:00etan hasiko da eta lehenik Promozioko Binakako partida egonen da jokoan: Zabalak eta Gaskuek Larrazabal eta Eskiroz izango dituzte aurkari. Binakakao Txapelket anagusiko partidan Joseba Ezkurdia eta Julen Martija bikote sakandarrak Jaka eta Aranguren izango ditu arerio. Sarrerak entradasfronton.com webgunean salgai daude eta egunean bertan 16:00etatik aurrera txarteldegian.