'Broker' zineforum filmaren emanaldia

Guaixe 2023ko urt. 12a, 13:31

Ilbeltzaren 12an eta 15ean, osteguna eta igandea, Hirokazu Koreeda zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean. 

 

Sinopsioa: Gau euritsu batean, neska gazte batek eliza baten atarian utzi du umea.' Haur abandonatuak lapurtzen dituzten bi gizonek jaso dute jaioberria, tarifa bat ordaintzeko prest dauden gurasoei saltzeko. Neska elizara itzuli denean, damututa, bi gizonen legez kanpoko negozioa aurkitu du, eta haiekin bat egitea erabaki du adopziozko guraso egokienak bilatzeko. Errepidean egiten den ohiz kanpoko bidaia horretan, mutikoaren bizitzan gurutzatzen direnen helmuga erabat aldatuko da.

Fitxa artistikoa: Song Kang-ho, Gang Dong-won, Bae Doona, Lee Ji-Eun, Lee Joo-young, Bek Hyun-jin, Ryu Kyung-Soo, Kang Gil-woo, Song Sae-byeok, Sun-young Kim, Lee Dong-hwi, Choi Hee-jin, Park Hae-jun.

Emanaldiak:

  • Ilbeltzak 12, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur guneko areto txikian. 
  • Ilbeltzak 15, igandea, 19:30ean, Iortia kultur guneko areto txikian. 

Prezioa
Iortia kultur guneko webgunean edo txarteldegian.

  • Ikuslearen eguna (osteguna): 3,5 euro. 
  • Aurrez erositakoa: 4,5 euro.