'Todos lo hacen' gaurkotasunezko filmaren emanaldia

Guaixe 2023ko urt. 12a, 13:36

Ilbeltzaren 12an, 13an eta 15ean, osteguna, ostirala eta igandea, Martín Cuervo zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean. 

Sinopsia: Lau bikotek ezkondu ziren hotelera joateko gonbidapena jaso dute. Ez dakitena da anfitrioiak txantajeatuko dietela. Are gutxiago, ez dute espero hurrengo egunean anfitrioia hilik agertzea. 

Fitxa artistikoa: Salva Reina, Kira Miró, Carlos Santos, Mariam Hernández, Julián López, Andrea Duro, Toni Acosta, Macarena Gómez, Víctor Palmero, Pablo Carbonell, Yaiza Guimare.

Emanaldiak

  • Ilbeltzak 12, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur guneko areto handian. 
  • Ilbeltzak 13, ostirala, 19:00etan, Iortia kultur guneko areto handian. 
  • Ilbeltzak 15, igandea, 19:30ean, Iortia kultur guneko areto handian. 

Prezioa
Iortia kultur guneko webgunean edo txarteldegian.

  • Ikuslearen eguna (osteguna): 3,5 euro.
  • Aurretik erositakoa: 4,5 euro.