Altsasuko irakurketa klubaren hitzorduak

Guaixe 2023ko urt. 13a, 11:06
Irakurketa klubetako talde bat bilduta. ALTSASUKO LIBURUTEGIA

Ilbeltzaren 17an eta 18an, asteartea eta asteazkena, Alejandro Palomaresen 'Una madre' liburuz hitz egiteko bilduko dira Altsasuko gaztelaniazko irakurle taldeak. 

Altsasuko gaztelaniazko irakurketa klubak bi hitzordu ditu, asteartean eta asteazkenean, eta ilbeltzan 17an eta 18an bilduko dira Alejandro Palomaresen Una madre liburua irakurri ondoren, horren inguruan aritzeko eta eztabaidatzeko. Bi topaketak 18:00etan izanen dira, Iortia kultur guneko hitzaldi edo areto txikian.