Altsasuko irakurketa klubaren hitzordu berria

Guaixe 2023ko urt. 13a, 11:12

Ilbeltzaren 25ean, asteazkena, Birgit Vanderberke idazlearen 'Muskuiluak afaltzeko' liburuaz ariko da Altsasuko euskarazko irakurle taldea. 

Hilabeteko azken asteazkenetan biltzen da Altsasuko euskarazko irakurketa kluba eta ilbeltzan 25ean, 18:15etik aurrera, Iortia kultur guneko hitzaldi aretoan edo areto txikian bilduko dira Birgit Vanderberkeren Muskuiluak afaltzeko liburuaz hitz egiteko.