'Ainbo: Amazoniako gerraria' familiarteko filmaren emanaldia

Guaixe 2023ko urt. 13a, 11:24

Ilbeltzaren 15ean, igandea, Jose Zelada eta Richard Claus zinemagileen filmaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean. 

Sinopsia: Heroi epiko baten zeharkaldia da, Amazoniako herri indigenen bizi-eremuan barrena egiten duena. Mezu ekologista garbia dakar, natura neurriz kanpo ustiatzen dabiltzan horien aurrean. Ainbo txikia Amazoniako oihan sakonean bizi da. Ama galdu ondoren, herrixkako nagusiekin haserretu da arkulari gaztea, eta bidaia bati ekingo dio bere herria gizon zuriaren handinahi suntsitzailetik salbatzeko. “Ainbo” heroi gazte baten eta bere espiritu gidarien bidaia epikoa da: Dilo, armadilo txiki eta jostalaria; eta Urde, tapir mardula. Elkarrekin ekingo diote bilaketari, Amazoniako oihan zoragarriaren erdian dagoen euren bizilekua salbatzeko.

Fitxa teknikoa: animazioa. 

Emanaldia: Ilbeltzaren 15ean, igandea, 17:00etan, Iortia kultur guneko areto handian. 

Prezioa: 3 euro, Iortia kultur guneko webgunean eta txarteldegian.