Magic txapelketa Altsasuko Gaztetxean

Ilbeltzaren 14an, larunbata, karta jokoaren txapelketa izanen da, AGAbonak egitarauari amaiera emanez. 

Altsasuko Gazte Asanbladak eguberrietan AGAbonak egitaraua antolatu du, eta amaiera emateko Magic The Gathering draft rol-karta jokoaren txapelketa antolatu du. Txapelketa 10:00etan hasiko da. Magic magoen arteko karten bidezko bataila bat irudikatzen du; jokalari bakoitza mago bat da eta kartetan sorginkeriak, izaki magikoak eta abar erakusten dute.